XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONDARTZA.

Antxiña, erri batetik bestera joateko, bide ziorrak eta burpide bedarrakedo estuak egozanean; aberats edo dirudunak zaldi-ganeko kartoletan berera jesarrita, txakatxaka, oinbideak zear, mendirik mendi joaten zireanean; gaztaiña-zugatzari gaixoa agertu orduko, ta oilloak euren txitatxoak egopean bero-berotan eukiten dabezan lez, Gernikako Aritx ederrak eskurrik beste lege, ondo neurtuak eta obeto zainduak, bizi-bizirik, bere orripean eukazanean, burdinbide, tximist-argi ta oraintsuko asmo ta aurrerapide asko agertu orduko; Mundakatik Bermeoruntz, ordulaurengo bidean egoan Ondartza izena eban baso-etxe zar, orma sendoakaz egiña.

Etxe onek eukazan eskaratz edo sukalde ona, iru logela nasaiak, berbaleku txikitxo bat, sabai ta goianengo zabalak eta korta eder bi, abelgorri ta ardientzat; baita etxe aurrean egozan laba-gela ta oillatoki onak euren teillatuakaz.

Ganera etxaguntza onek eukazan sei solo lurlantzarako, ta basotxo bat, bedar, orbel, ota, ira, egur ta beste baso-etxean bear zirean gauzak zuzentzeko.

Ondartzatik urre samar egoan itxasertza, atxak, atxarteko arritzak, lapa, mosilla, mangoliño, lanperna, karramarro ta abar; baita Murgua eritxon atx andi biribil bat be, eguraldi onetan atx-arrain onak arrapaten zirean lekua.